BBVA-N LANALDI JARRAIAREN ALDE
    BBVAk eta CCOO, UGT eta Cuadros sindikatuek lan astea aldatzea hitzartu zuten atzo: larunbatetan ez dute lanik egingo (hilean behin egiten zuten), baina trukean lan egingo dute hileko bi ostegun arratsaldetan. CGT, ELA eta LAB hitzarmen horren kontra daude, lanaldi jarraia langileen kontratuetako funtsezko baldintza delako eta hitzarmenak beren lan baldintzak kaskartuko dituelako. Kontzentrazioa egin zuten atzo, BBVAren Bilboko egoitzaren aurrean.
    
    
        
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            