BBVA bankuak 1.656 milioi euro irabazi ditu urteko aurreneko bederatzi hilabeteetan, iazko garai berean baino %47,3 gutxiago, Espainiako Balore Merkatuaren Batzordeak gaur emandako datuen arabera.
Krisia dela-eta BBVAk orain arte 2.869 milioi gorde egin behar izan dituela dio iturri berak; bestela, haren irabazia 3.345 milioikoa litzateke. Aurten beste 1.568 milioi gorde beharko ditu.
BBVAk Bilbon du egoitza nagusia. Munduan barrena 107.000 langile ditu, eta 47 milioi bezero.