bederatzi lagun atxilotu dituzte M-15ek antolatutako mobilizazioan

M-15 mugimenduak deituta, Madrilen ehunka lagun atera dira kalera Espainiako Gobernuaren azken neurrien aurka, eta tentsio uneak izan dira Poliziarekin. Bederatzi lagun atxilotu dituzte, bat aske utziko dute ondorengo orduetan. Andrea Fabra PPko diputatuaren dimisioa ere eskatu dute, Kongresuko osoko bilkuran "izorra daitezela" oihukatzeagatik. Erreskatea banketxeentzat ez ezik, herrialdearentzat ere eskatzeko gomendatu dio Bundesbankek Espainiari.

2012ko uztailaren 14a
21:39
Entzun

M-15 mugimenduak sare sozialen bidez manifestatzera egindako deialdiari erantzun diote Madrilen ehunka lagunek. Bart gauean kaleak bete z Espainiako Gobernuak atzo jakinarazitako neurriak salatzeko.

Izan ere, asteazkenean BEZa igoko zuela iragarri ondotik, atzo jakinarazi zuen orain arte tasa murriztua (%8) pagatzen zuten produktu eta zerbitzu batzuek aurrerantzean tasa arrunt berria (%21) pagatuko dutela. Kultur munduari egiten diote min bereziki neurri berriek. 

Protestan, Ferraz kaletik Gran Viara joan dira manifestariak, Kongresura iristeko asmoz. Poliziak, baina, gogor egin du manifestarien aurka Sol plazan, eta hainbat lagun zaurituta daude. Gainera, bederatzi lagun atxilotu dituzte, gutxienez. Horietako bat ospitalean dago besoan haustura bat duelako eta aske geldituko da ondorengo orduetan; besteak, epailearen eskuetan utzi dituzte. 

Gobernuak iragarritako azkeneko murrizketekiko haserrea erakusteaz gain, Andrea Fabra PPko diputatuaren dimisioa eskatu dute, Kongresuko osoko bilkuran "izorra daitezela" oihukatzeagatik. Bideoa, hemen. Hain zuzen, 120.00 lagunetik gora dira jada Fabraren dimisio eskaera sinatu dutenak Change.org atarian

Erreskatea, herrialdearentzat ere bai

Jens Weidmannek, Bundesbank Alemaniako banku zentralaren presidenteak, erreskatea banketxeentzat ez ezik, herrialdearentzat ere eskatzeko gomendatu dio Espainiari. "Banketxeen kontuak ekonomia osoaren isla izan ohi dira", esan du Alemaniako egunkari batean. Weidmannen iritziz, Espainiak oso arazo larriak ditu, besteak beste, langabezia tasa eta defizita, eta ondorioz, lehenbailehen esku hartu behar dela uste du. 

Bundestag edo Legebiltzarreko behe ganberak uztailaren 19an bozkatuko du Espainiako banketxeen laguntza babesten duen ala ez; ezustekorik ezean, Gobernuak eta oposizioak neurriaren alde bozkatuko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.