Befesan ekimenak hasi dituzte kaleratzeen kontra
ORTUELLA. Duela aste batzuk, enplegua erregulatzeko espedientea aurkeztu zuen Ortuellako Befesa enpresak (Bizkaia). Administrazioak ezezkoa eman zion, eta, ordutik, lau langile «bidegabeki» kaleratu dituela salatu du CCOO sindikatuak. Enpresaren «kaleratze politika» gaitzesteko, urriaren 5erako, 7rako eta 14rako elkarretaratzera deitu dute langileek Ortuellako Granada industrigunean, konpainiak han baitu egoitza.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu