Behargin bat hil da Oiartzunen, 'fenwick' makina batek azpian harrapatuta

OIARTZUN. Jaurlaritzak jakinarazi duenez, gidatzen ari zen fenwick makinak zanpatuta zendu zen atzo 57 urteko gizon bat Oiartzungo Ugaldetxo industrialdean (Gipuzkoa). Larrialdiko zerbitzuak heltzerako hila zen. LABen zenbaketaren arabera, 35 dira jada aurten hildako beharginak, eta esan du prekaritatearen ondorio direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu