BEHARGINTZA. Bizkaiko Mundo Ecuestre enpresak lortu du aurten Lur Barriak saria

2004ko urriaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mungialdeko Mundo Ecuestre enpresak lortu du aurten Lur Barriak saria. Bizkaiko Erandio, Getxo, Txorierri, Uribe Kosta eta Mungialdeko Behargintzek antolatzen dute sariketa, eta horren helburua da «enpresa kultura hedatu, lan munduan sartzeko bideak erraztu eta konpainia berriak sustatzea, inguruaren garapen ekonomikoa bultzatzeko xedez», antolatzaileek esan zutenez. Bizkaiko Lan eta Trebakuntza Foru diputatu Julio Artetxek eman zuen saria. Horrez gain, beste bost sari banatu zituzten, Behargintza bakoitzeko bana: Erandioko La Roca del Fraile jatetxeak, Getxoko Rich Media enpresak, Mungialdeko Atxuri MX motor dendak, Txorierriko Comversa Comunicaciones enpresak eta Uribe Kostako La Salvaje surf eskolak jaso zituzten aipatutako sariak. luis jauregialtzo / ARGAZKIPRESS

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.