Berdel kiloa 0,72 euroan saltzen ari dira lonjan
BERMEO. Otsailaren 27an abiatutako berdelaren kanpainak ez die etekin handirik utziko arrantzaleei. Bizkaiko lonjatan 0,72 euroan saldu dute orain arte batez beste. Iaz 1,10 eurotan saldu zuten kiloa. Iñaki Zabaleta Bizkaiko Kofradietako Federazioko presidenteak eman du datua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu