Bero izango da gaur eta bihar ere, eta su arrisku handia dago

2019ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Beroa ez da atzo adinakoa izango, baina abisua emana dute erakundeek gaur-biharretarako ere. Iragarpenaren arabera, kostaldean jaitsi egingo dira tenperaturak apur bat, eta barnealdean izango dute berorik handiena, batez ere Nafarroa hegoaldean.

Ohartarazi dute suteak sortzeko arriskua handia dela. Hiru faktorek bat egin dute: tenperatura oso beroa, hezetasun gutxi eta haize bizia. Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak, esate baterako, adierazi du «muturrekoa» dela basoko suteak sortzeko arriskua atlantiar isurialdean. Nafarroako iparralderako eman dute abisu berezia, baita Bizkaian, Gipuzkoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.