Errusiak 2011ra arte atzeratuko omen du berrarmatzeko egitasmoa. Txerritxo ehiztariek, aldiz, igoera egun mordoxka baliatu dute armak hartzeko eta, atzoko atsedenaren ostean, gerra noiz hoztuko daude. Azken astean mundua ez da horrenbeste aldatu eta, ondorioz, burtsak bakearen poza azkarregi ospatzerik ez da komeniko. Rating edo kaudimen kalifikazioa txartu izana, noiznahi gerta daiteke egungo egoeran, eta OHLk (-%8,22) adinako danbatekoa hartu. Gas Naturalek ere ez zuen muturreko txikia hartu(-%7,7), berriki egin duen kapital hedatzea liseritzen ariko baita. Gurean buru nuklear astunak direnak, elkar konpentsatu zuten atzo: Edurnezuri harri (+%0,53), Santander larri (-%0,39). Gudan irabazle inor atera bazen, Tecnicas Reunidas aipatu behar, %3 irabazi baitzuen. 1.971 milioiren salerosketa izan zen, eta Wall Streetek bakearen usoarena egin zuen, etxebizitzen eraikuntzak pitin bat gora egin duela jakitean. Datu soila, oraingoz.
Quintas. Espainiako aurrezki kutxen CECA elkartearen buruak hipoteka zorraren zama eraman ezin duten familiei laguntzeko plan sendoagoa eskatu du. AEBetan Obamak egindakoaren ildotik, zorra gutxitu dakien nahi du... Noren kontu baina?
Telefonica. Edurnezurik langabezian dauden bezeroei telefonoa merkatzea erabaki du. Aukera merkegoen bila ihes egingo ote dioten beldur agian, baina 40 eurora arteko merkatzeak eskaintzen hasiko da. Egoera berrirako neurri eraginkorrak hartzea da. Ongi.
Berrarmatzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu