BERRIKUNTZAK

2015eko apirilaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aldaketak tasetan

Errenta zergaren gehienezko tasak igo egingo dira, eta progresiboagoak izango dira: %46 ordaindu beharko dute 92.130 eurotik gorakoek; %47, 123.070 eurotik gorakoek, eta %49, berriz, 179.460 eurotik gora irabazten dutenek.

Pentsio osagarriak

BGAE edo pentsio osagarriei egindako ekarpenetan lehen 5.000 euroek jasoko dute kenkaria (6.000 ziren lehen).

Etxebizitza kenkariak

Ohiko etxebizitza erosteagatik egiten ziren kenkariak ere murriztu dira: 1.530 euro norbanakoen kasuan eta 1.955 bikoteetan. Alokairuari dagokion kenkariari ere eutsiko diote.

Kaleratuen kalteordainak

Kaleratzearen ondorioz jasotako kalte ordainek muga izango dute:lehen 180.000 euroengatik ez da zergarik ordainduko.

Modulorik ez

Jarduera ekonomikoen etekinak zehazteko baliatzen ziren moduloak desagertuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.