Berrikuntzarako Europak dituen arazoak aztertu dituzte BGC+i kongresuan

Arrisku kapitalaren eta politika instituzional egokien falta ohartarazi du Michael Scharage MITeko adituak

Mikel Carramiñana.
Barakaldo
2010eko azaroaren 11
00:00
Entzun
Krisia aukera bihur daiteke, eta horretarako giltza berrikuntzan dago. Lelo horrekin egin zuten atzo BECen Business Global Conference BGC+i kongresua, nazioarteko enpresak eta adituak gonbidatuta. Europako Batasuneko kultura berritzailea izan da eztabaidagaietako bat, AEBetako eta Asiako herrialdeen aldean dituzten gabeziak azaleratu dituztela.

Michael Schrage MITeko adituak ez du uste berrikuntzarako izaera desberdina dagoenik hiru eremu horietan. Aldiz, bestelako osagaien falta sumatzen du Europan eta Euskal Herrian, besteak beste, «ideia berritzaileak merkatura eramateko arrisku kapitalaren falta». Era berean, Schragek funtsezkoa deritzo instituzioen zereginari, eta puntako ideiak dituzten ekintzaileak erakartzeko tresnak sortu beharraz hitz egin du: «Berritzaileak Bilbon edo Donostian zergatik ez diren ezartzen aztertu beharko dute politikariek».

Leslie Young Asia-Pacific institutuko zuzendariak, bestalde, Txinaren eredu berria jorratu du.Adituak gogorarazi du Asiako erraldoia kostu gutxiko produktuak ekoizten hasi eta «urtero patente gehien egiten dituen herrialdea» bihurtu dela.

Eusko Jaurlaritzako Industria eta Berrikuntza Sailak antolatu du BGC+i biltzarra, SPRIren bitartez, eta Juan Ignacio Goikolea sailburuordea izan da bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.