Bertan behera laga dute Petronorreko greba
MUSKIZ. Petronorreko langile batzordeak atzotik hasi eta asteartera bitartean egitekoa zuen greba bertan behera utzi du. Enpresak proposatutako lan hitzarmenarekin ez zeuden ados langileak, eta hori salatu nahi zuten protestaren bidez. Zuzendaritzak ituneko hainbat eduki hobetuko dituela jakinarazi ostean hartu dute erabakia.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu