Beste kolonia bat jarri dute kolonoek Zisjordanian

2011ko apirilaren 22a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
JERUSALEM. Zisjordania iparraldean, Nabulus hiriaren aurrean, beste kolonia bat ipini dute kolono juduek. Israelgo Gobernuaren baimenik ez duen arren, mugetako poliziak eta armadak ez dute esku hartu. Palestinako Aginte Nazionalak «bake prozesua berriz martxan jartzea oztopatzen duten halako ekintzak» gerarazteko eskatu dio nazioarteari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!