Bi aste barru espero dute Brandti buruzko erabakia

2014ko otsailaren 15a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Nanterreko Merkataritza Auzitegiak bi aste gehiago hartuko ditu Fagorren Brandt filialari buruz erabaki bat hartu baino lehen. Epaitegiak otsailaren 27an jakinaraziko du bere erabakia. Taldeko zuzendaritzak atzerapena galdegin zuen, enpresaren parte bat erosteko prest legokeen eskaintza bat osatzeko aukera emateko. FagorBrandt filialak ordainketak eten zituen joan den azaroan, eta, luzapen horrekin, bi hautagaik aurkeztu dituzten eskaintzak «osatzea eta hobetzea» espero du. Eskaintzarik interesgarriena Aljeriako Cevital taldeak egin du, jokoan dauden 1.800 lanpostuetatik 1.200 mantentzeko. Bigarren eskaintza Variance Technologie enpresak egin du, bi lantegi erosteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE