Bi eguneko grebara deitu dute portuetan
BIZKAIA. ELA, LAB eta CCOO sindikatuek grebara deitu dituzte portuetako langileak, lurraldeko lan hitzarmenaren alde. 800 bat langile dira guztira grebara deitu dituztenak. Patronalak KPIren azpitik proposatu ditu soldata igoerak, sindikatuen arabera, «baita kaleratze merkeagoak ere». 2009an amaitu zen lan hitzarmena eta 2010ean hasi ziren hura berritzeko negoziazioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu