lan istripua

Bi langile hil dira Nafarroan lan istripuetan

11:40ak inguruan jazo da azken ezbeharra, Beriainen. Atzo Erriberrin hil zen beste behargina. Aurten Euskal Herrian lan istripuetan lau langile hil dira.

2010eko urtarrilaren 14a
18:04
Entzun
Langile bat hil da Beriainen (Nafarroa) gaur, aldamiotik erorita, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. 11:40 inguruan gertatu da ezbeharra, Miravalles eta Xabier kaleen artean.

Atzo, berriz, Erriberriko (Nafarroa) V.G.V. 55 urteko gizona hil zen lan istripuan. Foruzaingoak gaur jakinarazi duenez, tornu batek harrapatuta zendu zen. Istripuaren arrazoiak argitzeko ikerketa abiatu du Poliziak. Ezbeharraren unean bakarrik zegoen behargina eta enpresako jabeek 21:00ak inguruan aurkitu zuten gorpua.

LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan lau behargin hil dira. Iaz hala 80 zendu zirela dio LABek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.