Bi proiektu

2012ko azaroaren 15a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

BIZKAIA

Ze izen du? Ondarean gaineko Zerga.

Nork pagatu behar du? 800.000 eurotik gorako ondasunak dituztenek. Lehen etxebizitzaren balioaren lehen 400.000 euroak salbuetsita daude.

Zenbat pagatuko dute? Zerga oinarri likidagarriaren %0,2 gutxienez, eta %2 gehienez (12,8 milioitik gora dutenek).

Mugarik? Errenta eta ondare zerga batuta, herritar batek ezingo du bere errentaren %65 baino gehiago pagatu.

Zenbat diru bilduko dute? 75 milioi, aurten baino 20 milioi gehiago. 7.500 lagunek pagatuko lukete, aurten baino 2.000 lagunek gehiagok.

GIPUZKOA

Ze izen du? Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zerga.

Nork pagatu behar du? 500.000 eurotik gorako ondasunen jabe direnek. Lehen etxebizitzaren balioaren 300.000 euro ere salbuetsita daude. Jarduera ekonomikoei lotutako ondasunak ere zergapetuko ditu.

Zenbat pagatuko dute? Zerga oinarri likidagarriaren %0,25 eta %1 artean (gehienez %2,5 zen orain arte).

Mugarik? Ez dago mugarik. Errentaren %60ko ezkutu fiskala zegoen orain arte.

Zenbat diru bilduko dute? 44,64 milioi, aurten baino 8,7 milioi gehiago.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA