Bi zentimo garestitu da gasolina urtarrilean

Erredakzioa
2005eko otsailaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Urtarrilean gora egin du gasolinaren prezioak Hego Euskal Herrian. Bi zentimo garestitu da gasolina litroa, 0,5 zentimo gasolioa eta 2,1 superra. Espainiako Industria Ministerioak emandako datuak dira.

Erregaien prezioak nabarmen igo ziren iaz, petrolio upelaren prezioak gora egin ahala. Goia urrian jo zuen 50 dolarrera iritsi zen Europan erreferentziatzat hartzen den Brent upela, eta azaroan eta abenduan behera egin zuen 38 dolarrera abenduaren erdialdera. Petrolioaren salneurriak, ordea, gora egin du azken asteotan. Brent upela, 45,92 dolarretan salerosi zen atzo Londresko azoka itxi zutenean, bezperan baino %2,1 gehiago. Igandean, Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak erabaki zuen ekoizpena bere horretan uztea 27 milioi upel egunean, martxoan egingo duten beste bilera bat arte behintzat. LPEEk onartu du «artean petrolioa garestia» dela. Ekoizle nagusien erabakiak ez du erregaia merkatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.