PPk PSE-EErengan ikusten du eta Bilbao-2000k Wall Streetengan. Erosleek saltzaileen aurka osatutako frontea den edo, besterik gabe, gehiengo baten indarraren logika, auskalo. Atzo baxutik hasi zuten eguna indizeek baina %1,88 irabazteraino harrotu zen Ibex-35, Atlantikoaz bestaldeko berriak lagun. Inor legez kanpo utzi gabe, Iberdrolak (+%4,7) egin zuen guztien buru, eta gertutik jarraitu zioten Grifols (+%4,07), Popular (+%4), Santander (+%3,24) eta Bolsas y Mercadosek (+%3,57), 1.871 milioiren salerosketa pilatuz. Madoff zigortzeak, baina, General Electric-ek AAA rating maila galdu bai, baina koxka bakarra jaitsi izanak lagundu zion Wall Streeti. Baita txikizkarien salmentak uste baino gutxiago jaitsi izanak ere. Gertuago, %45 jaitsi ziren iaz Carrefourren (+%5,65) mozkinak, baina bidea egiteko ordua da, behar diren oinarriak aldatuz. SocGen eta Unicredito %6na pasa igo ziren, %8,46 Deutsche Bank eta %9,38 ING. Berpizkundea.
Viscofan. Lehen hilabeteotan bilakaera ona izan duten akzioen artean, Nafarroako Viscofan (+%2,44) bildukingilea nabarmendu da. Krisiaren gorabeherek gutxi eragiten diote bere negozioari eta dolarrarenak ere egoki kontrolatu ditu IANen jabeak.
Iberia. Iberia (-%4,19) nabarmendu zen atzo akzio galtzaileen artean. Arrazoia hegaldien okupazio tasa izan zen. Otsaila bitarte %3 gutxitu da, eta %75 izan da hegaldien okupazio maila. Hegaldi luzeenetan %4,6 jaitsi da. Krisia hegan ere badator.
Bidea egiteko oinarria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu