Bigarren hiruhilekoan ere atzera egin du Alemaniak
FRANKFURT. Bundesbanken arabera, urteko bigarren hiruhilekoan Alemaniako ekonomiak atzera egin du «pixka bat». Hala eta guztiz ere, BPGa ez da lehen hiruhilekoan bezainbeste jaitsi. Orduan, %3,8 txikitu zen 2008ko azken hiruhilekoarekin alderatuta, eta %6,9, berriz, iazko epe berarekin alderatuta. Bigarren Mundu Gerratik ez zuen horren datu txarrik izan.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu