Bihar sinatuko dute VWeko lan hitzarmena

2023ko urriaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Bihar sinatuko dute Volkswagen Nafarroaren X. lan hitzarmena zuzendaritzak etaUGT eta CCOO sindikatuek. Ustez, aste honetarako langileak erreferendum batera deitzekoa zen zuzendaritzak eta enpresak batzordeak hitzartutako aurrekordioari buruz, baina azkenean ez da egingo.

Atzo bildu zen langileen batzordea gaia aztertzeko. UGTk eta CCOOk proposatu zuten langileen artean kontsultatzea akordioari buruz, eta horren emaitza sinatzera behartu nahi zituzten batzordeko beste hiru sindikatuak. Alta, ELAk, LABek eta CGTk berretsi zuten ez zeudela prest. Aho batez onartu behar zenez, ez zen aurrera atera proposamena.

ELAk, LABek eta CGTk ohar bateratua atera zuten: «Proposamena egin dute jakinda beste sindikatuok ez genuela onartuko». Ez dute nahi inork akordio hori sinatzera behartzea: «Ados ez gauden puntu asko dauzka, eta beste gai askori buruz ez da hitz egiten». Euren ustez, «aitzakia besterik ez da enpresarekin lortutako akordioari buruzko erreferendumera ez egiteko».

CCOOk azaldu du akordioa izenpetuko dutela «lantokiaren etorkizuna lehenesten eta bermatzen duelako». Haren arabera, VWek bermatu egin die urte eta erdiz galduko den enplegua berreskuratuko dela 2026. aurretik aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.