Bilbobuseko langileek greba mugagabea hasi dute gaur goizean, atzo enpresa zuzendaritzaren eta langile batzordearen arteko bilera adostasunik gabe amaitu ondoren. Pedro Angulo langile batzordeko presidenteak esan du gutxieneko zerbitzuak betetzen ari direla, eta enpresa konponbide bat bilatzera deitu du.
Goizean, gainera, Bilbobuseko autobus batek erasoa jadan su Txurdinagan. Ezezagun batzuek kristal bat hautsi dute eta gurpil bat zulatu. Langile batzordeak deituta, Bilbobuseko langileek manifestazioa egin dute gaur goizean Elorrietatik.
GREBA