Urteko lehen seihilekoan merkantzien trafikoa %11 hazi da Bilboko Portuan. Iaz, epe horretan 13,5 milioi igaro ziren bertatik; aurten, berriz, 15 milioi tona. Igoera horretan eragin zuzena izan du Petronor enpresaren jarduerak. Iazko udaberrian hilabete batez geldirik egon zen, jasotako eskaera apalarengatik. Ondorioz, 2012an, %7,9 murriztu zen trafikoa. Aurten ez du izan geldialdirik, ordea, eta Bilboko Portuan nabaritu da hori: merkantzia likidoen mugimendua %22 hazi da. Petrolioarena, fuel-olioarena eta gasolinarena, batez ere. Merkantzia orokorren trafikoa %9 jaitysi da, paperaren eta pastaren jaitsieragatik. Tona kopurua nabarmen hazi bada ere, diru sarrerak %0,25 solik hazi dira.
Bilboko Portuko Agintaritzakozuzendari Asier Atutxak atzo eguerdian aurkeztu zuen 2013 eta 2017 urte arteko plana. Iaz28,9 milioi tona merkantzia igaro ziren Bizkaiko portutik, eta kopuru hori %30 hazi nahi dute hurrengo bost urteetan, 37,5 milioi tonaraino, alegia.
Lehorreko portua
Bilboko Portuaren hurrengo asmoen artean dago Arasurrekoplataforman (Araba) 64.703 metro koadro alokatzea. Bertan lehorreko portu bat eraiki nahi du, Bilboko Portuko trafikoa bultzatzeko. Horretarako, Adif Espainiako Trenbide Azpiegituren Administratzailearen baimena behar du, eta Arabako Diputazioa eta Eusko Jaurlaritzarekin negoziaketetan ari da akordio bat lortzeko.
Bilboko Portuan merkantzien trafikoa %11 igo da aurten, Petronorri esker
Findegiak ez du geldialdirik egin aurten, eta, horren ondorioz, %22 gehitu da likidoen merkantzia portuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu