Zamaketariak

Bilboko zamaketariek ez dute grebarik egingo

Bilbo Estiba enpresak bilera batera deitu ditu sindikatuak astelehenerako, eta langile batzordearen gehiengoak lanuztea alboratu du, «negoziazioak errazteko».

Bilboko zamaketariak protesta ekintza batean. MIGUEL TOñA / EFE
Imanol Magro Eizmendi.
2020ko abuztuaren 7a
12:57
Entzun

Bilboko portuko zamaketariak ordezkatzen dituzten sindikatuek bertan behera utzi dute larunbaterako deituriko greba. Langileen ordezkariek kontraeskaintza bat igorri zieten atzo arratsaldean Bilbo Estiba elkarteko buruei, eta enpresariek bilera batera deitu dituzte astelehenerako. Eskaintza hori aurrerapausoa izan da, eta sindikatu gehienek greba ez egitea erabaki dute. Deialdia, dena den, ez da bertan behera gelditu, UGTk oraindik ez duelako argitu bere jarrera.

Sindikatuak goizean bildu dira, eta bertan erabaki dute jarrera aldatzea. Coordinadora sindikatua izan da pausoa eman duen aurrenekoa, bere barne bileran. Coordinadorak sei ordezkari ditu hamahiru kideko langile batzordean. Kaia-BESek ere gauza bera egin du; ordezkari bakarra du. ELAk (bi ordezkari) ez zuen deialdia sinatu bere garaian, eta LABek (ordezkari bat) herenegun esan zuen ez zuela greba egingo. UGT da zer egingo duen erabaki behar duen bakarra. Hark egin zuen deialdia, eta hari dagokio bertan behera uztea.

Sindikatuek itxaropenez hartu dute astelehenerako deialdia. Enpresak greba bertan behera uzteko eskatu zien negoziatzeko baldintza moduan, eta «negoziazien aldeko apustua errazteko» eman dute pausoa sindikatuek. Eskaera nagusiak bi dira: langile finko kopurua handitzea, behin-behinean daudenak kontratatuz, eta liberalizazioak ekarriko lukeen soldata jaitsiera leuntzea. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.