Bizikleta berritzailea sortu dute Arrasaten, hiru gurpileko Noomad

Aurrean bi gurpil eta hainbat osagarri jartzeko aukera du, eta edozein bizikletatara ere molda daiteke

Noomad bizikletak hiru gurpil dauzka. BERRIA.
Erredakzioa
2012ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Herrietako mugikortasunean iraultza bat sortu nahi izan du Noomad bizikleta enpresa berriak. Eta lehen begiradan bederen, lortu du. Izan ere, ohiko bizikleten aldean, gurpil bat gehiago dauka aurrean Oñatiko enpresak (Gipuzkoa) sortu duen produktu berriak. Aurrealdeko bi gurpilen artean tarte bat dago, eta bertan hainbat osagarri jartzeko aukera ematen du Noomad bizikletak. Esate baterako, haurrarentzako aulkia, erosketako poltsa eta abar. Atzo aurkeztu zuten, Arrasaten.

Bereizgarri horiekin, bizikleta «erosoa, segurua, osasungarria, ekologikoa eta iraunkorra» lortu dute, enpresako kideek azaldu dutenez. Eskaintza berriarekin, herriko eta aisialdiko txirrindularitzan berrikuntza sustatu nahi izan dute. Bizikleta banaketa lanetarako ere egokia dela uste dute.

Arrasateko Garaia berrikuntza gunean sortu dute enpresa. 500.000 euroko inbertsioa egin dute, eta bizikleta berria egonkortuta dauden merkatuetan eskaini nahi dute. Era horretan, Europa iparraldea jarri dute euren lehen helburu gisa, nahiz gertuagoko merkatuak ez dituzten baztertu.

Oraingoz, bizikleta Internet bitartez bakarrik eros daiteke, www.noomadbike.com webgunean. Erosteko bi modu daude: alde batetik, bizikleta osoa; bestetik, baita bizikletaren aurreko aldea bakarrik ere, edozein bizikletatan jartzeko modukoa baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.