Zerga politika

Bizkaiak ez du gainbalioa egokituko, oraingoz

Arabak eta Gipuzkoak ez bezala, Bizkaiko Aldundiak itxaron egingo du, gainbalioaren gaineko zergaz Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoan abian den eztabaida amaitu arte.

Jose Maria Iruarrizaga. LUIS JAUREIALTZO / ARGAZKI PRESS
Irune Lasa.
2017ko martxoaren 29a
12:40
Entzun 00:00:00 00:00:00

Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun diputatuak gaur Biltzar Nagusietan azaldu duenez, Bizkaiak ez dauka presarik gainbalioaren gaineko zergaren bere araudia Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren azken ebazpenetara egokitzeko. Aldundiak ez du aldaketarik egingo gaiari buruz Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoan abian dagoen eztabaida amaitu arte.

Epaileek debekatu egin dute etxebizita edo lursail baten erosketatik salmentara galera dutenek eduki ez duten gainbalio batengatik zerga pagatu behar izatea. Arabak eta Gipuzkoak premiazko dekretu bidez aldatu behar izan dute zergara araudia, auzitegiak agindutakora egokitzeko. Bainak Iruarrizagaren arabera, Bizkaiak ez du halako premiarik, "Araban eta Gipuzkoan ez bezala, "Bizkaiko araudiaren inkostituzionaltasuna ezartzen duen epairik ez delako izan. Eta diputazioak ez du izan halako helegiteren berririk herrialdeko udaletatik".

Edonola ere, "egoera desberdina izanda ere" Iruarrizaga bat dator Araba eta Gipuzkoako aldundiekin, gainbalioaren gaineko zergak berrikuspen sakona behar duela esatean: "Euskal administrazio guztiak jabetzen gara horretaz, eta horregatik, Koordinazio Organoan ari gara lanean".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA