Bizkaian aztertu nahi dute Torraspapelen dosierra
zornotza LABek eskatu du Zornotzako Torraspapel paper fabrikaren itxierako dosierra Bizkaian aztertzea, eta ez Madrilen. Joan den astean, lantegiaren jabeak iragarri zuen Zornotzako lantegia eta Algeciraskoa itxi egingo zituela, eta Gironakoan enplegua murriztuko zuela. Zornotzako lantegiak58 langile ditu, «baldintza propioetan», LABen arabera.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu