Bizkaian Kantabriako eta Errioxako itunak ezartzen direla salatu du LABek

2015eko apirilaren 22a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
BILBO. LABek dioenez, Zorrotzako zaharren egoitzako eraikuntza lanetan ari diren langileei Kantabriako lan ituna aplikatzen ari zaizkie, eta horrek 350 euroren galera dakarkie. Bilbon, halaber, Basurtuko beilategian lanean ari den azpikontrata batek Errioxako ituna erabiltzen duela salatu du LABek. Herri lan publikoetan lurraldeko itunak betetzen ote diren ez kontrolatzea leporatu die erakundeei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!