Lan itunak

Bizkaiko ehungintza merkataritzako hitzarmena, baliogabeturik

EAEko Justizia Auzitegi Gorenak uste du Bizkaidendak patronalak ez duela ituna egiteko zilegitasunik; halaxe ebatzi zuen Bilboko epaitegi batek ere.

xabier martin
2014ko urriaren 21a
07:50
Entzun

Bizkaiko merkataritza sektoreko Cecobi patronalak —Cebeken barruan dena— ELA sindikatuak Bizkaidendak patronalarekin sinatutako hitzarmen kolektiboa salatu zuen orain hilabete batzuk, baina administrazioak ontzat eman zuen Bizkaiko sektorea arautzeko lan akordioa. Cecobik, ordea, auzitara jo zuen Bizkaidenden ordezkaritza ez zela nahikoa esanez, eta Bilboko epaitegi batek arrazoi eman eta gero, EAEko Justizia Auzitegi Gorenak berretsi egin du ebazpena. Cecobik berak eman du ezagutzera gaur.

Patronal horrek azken ebazpen hori ezagutu ondoren, esan du "frogatua" geratu dela "sektoreko langile gehienak enplegatzen dituen bazkide kopurura" ez dela iristen Bizkaidendak. Horiek horrela, ELAri esan dio ehungintzaren negoziazio mahaira eta akordioak ez dauden beste guztietara itzultzeko, merkataritzako itun kolektiboak berritu daitezen.

ELAk aspaldian salatu zuen Cecobik ez dituela Bizkaiko merkataritzaren lan hitzarmenak berritu nahi, eta blokeo hori askatzeko saio gisa Bizkaidendak patronalarekin adostu zuen arautegi berria. Epaileek, ordea, bertan behera utzi dute orain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.