Bizkaiko enpresa arduratsuenen zerrenda osatuko dute urtero-urtero BBK-k, ASLEk eta Cebek patronalak sortutako Bizkaia Foroak. Gizarte erantzukizuna bultzatu guran dabiltza. Ugazabei ohartaraziko diete lehiakorrago izan daitezkeela beharginen elkarlanari, herritarren kezkei eta izadiaren zaintzari begira badaude. «Errentagarri» dela, finean. «Bezero fidelak lor ditzakete, irudi korporatiboa hobetu eta gizartean eragin handiagoa eduki», azaldu zuen ASLEko gerente Josetxo Hernandezek. Foroak gizarte erantzukizunaren adibide praktikoak emango dizkie enpresei, eta hartu-eman ekonomiko arduratsuak bultzatu dituztenen izenak nabarmenduko. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS
    
    
        
        
            Bizkaiko enpresa arduratsuen bila
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu