Bizkaiko jabetza hiritarreko ganbera, susmopean
GASTEIZ. 2006an jabetza hiritarreko ganberak desegin eta EAEko Administrazio Orokorraren barruan integratu zituzten. Bizkaikoa desegitean 444.345 euro bidegabeki erabili zituztela uste du Eusko Jaurlaritzak. Horietatik 106.653 euro likidazioaren arduradun administratiboaren kontu korronte batean daudela esan du. Ustezko delituaren zantzuak EAEko Auzitegi Nagusiko Fiskaltzaren esku utzi ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu