Enpresa batzordeko ELA, LAB, CCOO, UGT eta USOk deitu dute grebara. Haiek azaldu dutenez, ia bi urte igaro dira itunak indarrean egoteari utzi zionetik.
Egungo hitzarmenakin uztailaren 8ra arte jarraituko dute. Lan erreformaren bitartez, lan itunaren indarraldia amaitzen bada eta enpresak eta langileek akordiorik lortzen ez badute, amaitutako hitzarmenak gehienez bi urtean jarraituko du indarrean. Lehen ez zuen mugarik.
Beraz, bi urteko epea amaitzen bada, Estatuko zerbitzuguneen hitzarmena aplikatuko litzaieke, eta hori Bizkaikoa baino baxuagoa da, sindikatuek diotenez. Estatukoak, ordea, bi urte daramatza ez atzera ez aurrera, eta beraz, Langileen Estatutuan zehaztutakoari jarraituko liokete.
Enpresa batzordeak eta sindikatuek hainbat bilera egin dituzte, baina langileen ordezkariek adierazi dute patronala soilik langileek dituzten eskubideak "mugatzen" saiatu dela.
Langileen eskariak dira erosteko ahalmena mantentzea eta behin hitzarmena sinatuta, aplikatzea.