Blackberryk amore eman du: sakelako telefonoak ekoizteari utziko dio aurki

2016ko irailaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TORONTO. Kanadako Blackberry telekomunikazio enpresak norabidea aldatzea erabaki du urteotako galerei aurre egiteko. Eskuko telefonoak ekoizteari lagako dio laster, eta, aurrerantzean, azpikontratatu egingo du zerbitzua: beste enpresa batzuen esku geratuko da sakelakoen ekoizpena. Indonesiako PT Telekomunikasirekin izenpetu du lehen ituna, eta sakelakoetarako aplikazioen garapenean jarriko du indarra. Bigarren seihilekoan, 371 milioiko galerak izan ditu konpainiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.