BMren supermerkatu batek lehen protesta eragin du ireki duten egunean
DONOSTIA. Uvesco taldeak BM Rapid supermerkatua ireki zuen atzo Donostiako autobus geltokian. «Erosketa bizkorra, ordutegi zabala eta take away moduko eskaintza» behar dutenentzat dago pentsatuta. Ordutegi zabal horren barruan, igandeetan 09:00etatik 15:00etara irekita izango da saltokia, eta horrek ELAren eta LABen protesta eragin zuen. Jaiegunetan lan egiteak langileei kalte egiten diela esan zuten sindikatuek, eta gaineratu zuten beste kate batzuei aukera zabaltzen diela gauza bera egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu