BANAKAKOAK
• Zeintzuk dira? Finantza erakundeek edo aseguru enpresek sustatzen dituzten erakundeak dira. Bazkidea edozein pertsona fisikoa izan daiteke, dirua aldiro egiten duen ekarpenen bidez inbertitzen duena erretiroa hartzen duen sasoirako.
• Zenbat dira? 40.
• Zenbateko ondarea dute? Guztien artean 9.585,8 milioi euro kudeatzen dituzte.
• Zeintzuk dira handienak? Baskepensiones (2.189,9 milioi), Kutxa Bi (1.521,6 milioi), Norpension (1.389,5 milioi), Euskadiko Pentsioak (1.019,1 milioi), Vital Pension (564 milioi), Santander Prevision (504 milioi).
ELKARTUTAKOAK
• Zeintzuk dira? Edozein elkarte, sindikatu, elkargo edo kolektibo izan daiteke. Bazkideak elkarteko kide dira, eta sustatzaileak ez du ekarpenik egiten.
• Zenbat dira? 4.
• Zenbateko ondarea dute? Guztien artean 88,4 milioi euro kudeatzen dituzte.
• Zeintzuk dira handienak? Etorpension (59,2 milioi), Colegio de Ingenieros EPSV (18,7 milioi) eta Pakea (10,3 milioi).
LANEKOAK
• Zeintzuk dira? Edozein elkarte, korporazio, sozietate edo enresa, eta bazkideak horien langileak dira. Oro har, enpresak edo erakundeak kuotaren parte bat ordaintzen du langile bakoitzaren izenean.
• Zenbat dira? 47.
• Zenbateko ondarea dute? Guztien artean 10.162,2 milioi euro kudeatzen dituzte.
• Zeintzuk dira handienak? Lagun Aro (4.777,7 milioi), Geroa pentsioak (1,138,5 milioi), Hazia BBK (999,7 milioi), Elkarkidetza (790,2 milioi), Itzarri (455,5 milioi).
Borondatezko Gizarte Aurreikuspenerako Erakundeen funtsak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu