Bost langiletik batek du mila eurotik beherako soldata

INEren arabera, Hego Euskal Herriko soldatapekoen %43,8k zuten 2.000 eurotik gorako saria 2011n

Iker Aranburu.
2012ko azaroaren 22a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Hego Euskal Herriko langileen %20,8k mila eurotik beherako soldata garbia dute. 204.300 beharginziren 2011n, INE Espainiako Estatistika Institutuak atzo zabaldutako datuen arabera. Horiek baino askoz gehiago dira, ordea, soldata nahiko edo oso handia dutenak: 460.300 lagunek irabazten dute hilean 2.071 euroko soldata gordina baino gehiago: %43,8k, alegia.

Espainiako soldatapekoak dezil izeneko hamar talde berdinetan banatu ditu INEk: soldata gutxien duten herritarren %10 jarri ditu lehen taldean (1,5 milioi lagun inguru), eta horrela hamar talde osatu arte.

Lehen taldean hilean 687,1 euroko soldata gordina baino gutxiago irabazten dutenak azaltzen dira. Hego Euskal Herrian Espainian baino nabarmen gutxiago dira: %7,6, hain zuzen ere.Kopuru osoetan, 78.700, eta horietatik guztiz gehienek (75.900) lanaldi partziala dute. Lanaldi partzialekoak nagusi dira bigarren dezilean ere —687 eta 1.008 euro arteko soldata gordina dutenak—, baina haien kopurua gutxituz doa soldata mailak aurrera egin ahala. Gehien irabazten dutenen artean, denek dute lanaldi osoa. 1.218 euroko soldata gordinak gutxi gorabehera mila euroko soldata garbia dakarrenez, muga horretatik dauden hamar lagunetik hiruk dute lanaldi osoa.

Pentsa zitekeenaren aurka, krisia hasi zenetik ez da sekulako aldaketarik izan soldaten banaketan. Gutxitu egin dira soldata txikiena dutenak —%21,2 ziren 2008an; %20,8 iaz—, pixka bathanditu erdibidekoak —%34,5etik %35,2ra—, eta praktikoki berdin geratu dira gehien irabazten zutenak —%43,9tik %43,8ra—.

Hamar taldeetatik, azkenaurrekoa da jendetsuena: 153.000 lagunek dute 2.513 eta 3.280 euro arteko soldata gordina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.