Botoak Ipar Euskal Herrian kontatzea nahi du LABek
BAIONA. Enpresa ttipietako hauteskundeen botoak Ipar Euskal Herrian kontatzeko eskatzen du LAB sindikatuak. Mezu hori luzatzeko ekintza bat egin zuten atzo, Baiona eta Tarnos artean. Ipar Euskal Herriaren eta Landen arteko muga agerrarazteko, marra gorri bat pintatu zuten errepide gainean. Akitanian kontatuta LABen ordezkaritza «itoko» dela deitoratu zuten.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu