Brian Lenihan hil da, Irlandaren erreskatea negoziatu zuena

2011ko ekainaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Brian Lenihan Irlandako Finantza ministro ohia atzo goizean hil zen, Dublingo bere etxean, 52 urte zituela. Pankreasko minbizia aurkitu zioten 2009ko abenduan, baina ministro karguari eutsi zion eta hari egokitu zitzaion, iazko udazkenean, Europako Batasunarekin eta Nazioarteko Diru Funtsarekin salbamendu plana negoziatzea Irlandako Gobernuaren izenean. Minbizia gainditzerik izan ez zuen arren, Fianna Fáil alderdiko lidertzarako hautagai izan zen ondoren, baina galdu egin zuen Micheál Martinen aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.