Brusela CDSen merkatua ikertzen hasi da

2011ko apirilaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BRUSELA. Joaquin Almunia Europako Batzordeko Lehiarako komisarioak ikerketa bat hasi du CDSen merkatuko eragile nagusiek prezioak adostu ote dituzten jakiteko. CDS edo credit default swaps finantza produktu deribatuak dira, eta zor bat bueltan ez jasotzeko arriskuen aurkako aseguruen modukoak dira. Finantza krisian eragin handia izan dute, espekulatzeko tresna bihurtu zirelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.