BURTSA. A zer astetxoa

Joseba Barandiaran Andueza.
2004ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Gaur ETBko Vaya Semanita ikusi asmo dutelako edo, atzo berriz igoerei heldu zieten inbertsiogileek. Joera aldakorra, nora eza, umorez hartu behar da. AEBetako ondasun iraunkorren eskaria jaitsi dela? Bada geuk Edurnezuriren autokartera hartuko dugu gogoan. Euroa inoiz baino indartsuago dagoela eta esportatzea zaila dela? Bada goazen Erresuma Batura erosketak egitera. Zalantzak daudela indizeen eta Eurogunearen indarraz? Hor dugu Americo Morin jauna Popular (+%2,82) bankuan partaidetza %5,3ra igotzen edo Mediterraneoko aurrezki kutxa Metrovacesan (+%1,05) duena %3,88raino handituz. Hercules Poirot edo txaraina izan beharrik ez dago burtsaren ezaugarria egongaiztasuna dela ohartzeko. Gehieneko baliotan ibiltzea ez da egunero gertatzen. Txikiteroak laster hasiko dira burtsa bero dabilela komentatzen. Eta niri bost, baina, komentatzearren.

-Erresuma Batuko hainbat aireporturen kudeaketan diharduen TBIren Erosteko Eskaintza Publikoa aurkeztu dute Aena Internacionalek eta Abertisek (+%2,7). Erosketan Abertisek %90eko pisua du, %10ekoa Aenak.

-Telefonicak (+%1) autokartera akziodunen artean banatuko du. Edurnezuriren 25 akzioko beste bat jasoko dute. Dibidendu berezia izan arren, %4ko ordainketa ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.