BURTSA. Agur, adiskide

A. ALKORTA
2004ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
«Ulertuko duzun moduan, ezin dut jarraitu BSCHko Administrazio Kontseiluan». Era horretanagurtu da Juan Abello (Sacyr Vallehermosoko presidenteordea eta SCHko kontseilaria) Emilio Botinetaz, azken urteotako kuadrilako liderraz. Abellok mezua edo eskutitza bidali dio SCHko presidenteari eta igarotako une polit guztien inguruan hausnartu du. «Ordezkari guztiekin elkarbanatu dudanaz harro nago». Etorkizunari begira lagun talde berria aurkitu nahi du Sacyrrekoak, BBVAn adiskide hobeak aurkituko dituelakoan da, edo agian errentagarriagoak. Ahalegintzen ari da, baina badirudi koadrilako arraroa izatea egokituko zaiola. Ibex- 35ean pare parean ibili ziren atzo lagun gorri eta urdinak. Bankinterrek (-%1,4), Gamesak (-%1,2) eta (-%1,2) Iberiak burumakur bukatu zuten jardunaldia. Pozarren ziren Altadis (+%3,1), Mapfre (+1,4) eta Enagas (+%1,3).

-iberdrolak (-%0,2) goxokia emango die akziodunei urtarrilaren 3an, 0,326 euroko dibidendu gordina. Abuztuan aurreratu bezala, irabaziek eta dibidendu banaketek bide bera egin dezaten ahaleginduko da aurrerantzean.

-BOUYGUESEK (+%0,1) 482 milioi euroko irabaziak izan ditu urtarriletik irailera bitartean; telekomunikazioko alorrak bultzata, %41 hazi dira. TF1 telebistak ere 306 milioi euroko ekarpena egin dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.