Joseba Arregi eta enparauek Aldaketa aurkezteaz batera, burtsan ere aldaketa izan dela dirudi. Sakontasuna denborak neurtuko dio. Momentuz bederen, salerosketa bolumenak nabarmen egin du behera Santander (+%0,11) Abbeyren erosketan murgilduta zebilenetik. Greenspan ere AEBetako kontu korronte defizitaz kezkatuta agertu da eta, Espainiako eskari industrialen urtearteko igoera irailean %9,4 izan den arren, tentuz mugitzeko garaia da. Edurnezurik (-%0,92) ia %19ko pisua du Ibex-35 indizean oraindik ere, baina Santander asko gerturatu zaio, %17 inguru izateraino. Bien artean, indizearen herena pasa dira. Atzo indizeak 11 puntu galdu zituen eta horietatik 16 zegozkion Telefonicaren galerari. BBVAk (-%0,4) ia bost puntu kendu zizkion. Aldaketa txikiak eta irabaziak batez ere txikienetan; altuera gaitzaren arriskua, maximoen gertutasunean.
-Zeltia (+%2,17) bioteknologia enpresak Aplidin bere sendagaiari orphan drug izendapena ematea lortu du azkenean. Botiketan saldu ahal izateko bide luzean, pauso txiki bat gehiago. Akzioa, ordea, 5,66 eurotan dago, bere maximotik urrun. Atzo, berri onak lagunduta, 12 milioi euro mugiarazi zituen arren, Ibex-35 indizearen osaketaren hurrengo berriskuspenean kanporatua izateko aukera askotxo ditu Galiziako enpresak.
-negrita Testua testua testua testua testua testua testua testua testua testua testua
BURTSA. Aldaketa sakona
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu