Jakina da karitate eta maitasun gutxiko benta dela burtsakoa. Olabarri eta Street kaleetan, aberastu nahian amore eman beharra gehiago tokatzen da. Atzo igoera txikia izan zuen Ibex-35 indizeak eta maximo berria finkatu. Baina salerosketaren gutxitzeak (1.695 milioi euroren akzioak aldatu ziren eskuz) atzoko tornuiaren berri ematen du. %1na igotzeko moduko akorde bakarrak, Fenosa, Inditex eta blue chip bat Repsol-YPFren (+%1,43) aldetik iritsi ziren. Azken hori, LPEEk eskaria moteldu dela esan ondoren. Acerinoxek (-%1,39), berriz, egurra jaso zuen. AEBetako langabezi eskaeren datua balekoa izan zen. Arazoa gehiago dago Europan. Euroak askoren maitasuna piztu omen du eta dolarra eusteari amore eman omen diote AEBetako agintariek. Dolarretan ordaindu beharreko lehengaien erosleentzat (petrolioa, kotoia, eta abar), mauka. Esportatzaileak, zaunka.
-FRANTZIAeta Belgikako Dexia eta Italiako San Paolo bategitekotan ei dabiltza. Abbey eta Santanderrek hasitako bideak ez du, itxuraz, jarraitzaile faltarik izango. San Paoloren %10,9 Santanderrena da.
-IBERDROLAK (+%0,17) 566 milioitan erosi dizkio Gamesari (-%0,77) 469 megawatt ekoizten dituzten Espainia eta Portugalgo hainbat parke eoliko. Horrek energia berriztagarrien munduko ekoizle nagusi bihurtu du.
BURTSA. Amore, amore
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu