BURTSA. Aparraren iparra

Joseba Barandiaran Andueza.
2004ko urriaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Burtsak aparra bezala gora egin du azkenaldian, baina atzo iparra galdu duela ikusi zen. Petrolioaren prezioak eta datu makroekonomikoak ez dira indarra emateko modukoak. Egun barnean izan zen gorabeherarik, baina aparra apal-apal joan zen lotara arratsalderako. AEBetan zerbitzu sektorearen ISM adierazleak azken 16 hilabeteotako maila apalena jo zuen. Urre beltzak ere azkenaldian burtsak ukatu nahi izan dion garrantzia dauka. Europako Batzordeak atzo bertan aitortu ziona, bestalde.

Kontuak kontu, aldaketa txikiak blue chip-en artean, Edurnezuriren salbuespenarekin. Trukean, TPI ipotxak %1 pasa galdu zuen. %2na pasa galdu zuten Iberia eta Gamesak eta %1na pasa irabazi zuten bakarrak Arcelor eta NH Hoteles izan ziren. EBZren aldetik aldaketarik espero ez denez, hazkundea txikia den girora ohitu beharko dute akzioek.

-EDURNEZURIK (+%0,86) Portugal Telecomen duen partaidetza %9,6raino haziko da, zenbait akzioren amortizazioa gertatu ahala. JPMorgan bankuak Europako telekoen gaineko gomendioa baikortu zuen atzo.
-EGG Internet bankuak Frantziatik irtetea erabaki du eta ING taldeak jarduera erosteko interesa agertu du. Hexagonorako interesdun kontu korronteak baimendu dizkio La Caixari Europako Auzitegiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.