BURTSA. Arcelor, hara zer lor-pena!

Joseba Barandiaran Andueza.
2006ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Arcelor (+%28,55) altzairugileak Dofasco erosi behar zuela jakin eta gutxira Erosteko Eskaintza Publiko (EEP) bat etorri da, Arcelorren azken prezioa baino %27 gehiago eskaini duena. Mittal Steel, munduko altzairugile handienak egin du EEP hori. Hara zer lorpena, bezperan Arcelorreko akzioak erosi zituztenentzat, pena besteontzat! Hori bai txerritxo ehiza! Atzo Ibex-35 indizeak irabazitako 133 puntuetatik ia erdiak, 63 puntu, altzairugilearen kurrinkek eragin zituzten. Horretaz gain, Santanderrek (+%1,57) 29 puntu gehitu zizkion indizeari, BBVAk (+%1,63) 23 puntu eta Edurnezurik (+%0,8) 13. Repsol-YPFk (-%3,1) egurra eta analisten kontrako gomendioak jaso zituen atzo ere, eta 23 puntu galarazi zizkion Ibex-35 indize nagusiari. Hortaz, Ibex-35 indizeak 11.000 puntuen muga gainditu du eta azken bost urteotako maila gorena erdietsi du. Bilbao-2000k ere bertan du jaiotza maila.

- EUSKAL HERRIguztian lantegiak dituen Arcelor altzairugilea Espainiako Aceralia, Luxenburgoko Arbed eta Frantziako Usinor-Sacilor batzetik sortu zen. Erraldoia zirudien orduan, duela urte gutxi. Baina Indian eta Erresuma Batuan jarduten duen Mittalek erosi egin du (bereganatuko duela pentsatzekoa da, 4.300 milioi dirutan eta gainontzekoa akziotan eskaini baitu); globalizazioa-ren adibide garbienetako bat da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.