BURTSA. Artalde eta taldeak

Joseba Barandiaran Andueza.
2005eko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Artalde portaera oso ohikoa da inbertsiogileen artean. Bezperan erosketak nagusitu ziren, atzo salmentak. Lehen hiruhilekoan SIBEko burtsetako enpresek iaz epe berean baino %31 gehiago irabazi duten arren (8.139 milioi), Amerikan ez bezala, Europan errenta finkoa erosteko joera nagusitu zen atzo. Eta errenta aldakorra saltzekoa. Gure burtsako talde nagusian, Ibex-35 indizean (eta beraz Bilbao-2000n) daudenek fitxaketa eta kontratu etete eguna zuten atzokoa. Salerosketa ez zen, ordea, 1.869 milioitik gora joan. Artaldea gorri esnatu zen eta taldeko mugimenduek ez zioten eragin. Bi banku handienek gidatu zituzten galerak, indizeari 20 eta 12 puntu ostu zizkioten Santander (-%1,27) eta BBVAk (-%1,02) hurrenez hurren. Enagas (-%2,52) izan zen taldeko patalena, Altadis (+%1,44) onentsuena. Eta bitartean, euroa eta petrolioa lasai antzean.

-Cintra (-%1,64), Antena 3 (+%1,92) eta Red Electrica (-%3,64) izango dira Ibex-35 indizeko osagai berriak uztailetik aurrera. EEP bat jaso duen Amadeusen (-%0,14) lekuaz gain, Banesto (-%0,33) eta NH Hoteles (-%0,38) izan dira indizetik kanporatuak, Jakintsuen Batzordearen erabakiz. Kapitalizazio (balio), negoziazio (salerosketa) eta bilakaeraren argitan, ezustekorik ez. Dena den, Cintrak 8 hilabete baino ez daramatza burtsan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.