BURTSA. Bilbo -New York- Bilbo

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Sorgin gurpil batean mugitzen dira akzio azokak, Bilbotik New Yorkera eta, handik berriz Bilbora, Nikkeiren Tokiotik barrena. Kirmen Uriberen nobela pare-parean dator, beraz, ia 24 orduko sorgin gurpilean; baina errenta aldakorrarena XXI. mendeko kontua da. Guretik oso urrun erabakitzen dira konturik gehienak, baina Ibex-35 eta Bilbok astea ia %10 galduz agurtzen dute; bankuek izan dute horretan zeresanik gehien. Bilbo-New York hegazkin bidaia baino azkarrago berpiztu da Sacyr (+%15,35), Repsol-YPFren (+%2,28) %20 Errusiako Lukoili saltzera doala jakitean; Criteria (+%8,15) ere kutsatu zen, bere partaidetzaren zati bat saldu bailezake. Santanderrek (+%1,76) oraingoz hondoa jo duela dirudi; baina Edurnezurik (-%2,31) galdu zuen oraingoan igoeren hegazkina. 2.831 milioiren salerosketarekin, Enagas (+%4,11) ere nabarmendu zen. Citigroup %16 galtzen ikusteko parada izan zen, gainera, leihotik begiratuz.



Uniland. Unilanden %4,9 gehigarri bat erosi du Portland Valderribas porlangileak eta %64 bere esku du jada, FCCren (-%1,28) filialak. 24,64 euroan dago orain FCC zerbitzu eta eraikuntza enpresaren akzioa, urtearen haseran 54 euroan ibili ostean.



SMS-ak. SMS bidez esames faltsuak zabaltzea egozten diote Alvarez Cascos Espainiako PPko ministro ohiari. Bozen aurretik, Sacyr-Vallehermosoren berehalako porrotaren abisua ematen zen horietan eta enpresaren kotizazioa nabarmen kaltetu ei zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.