Nafarroa, noski, bai; langabeak eta autonomoak, hipoteka zorrari dagokionez, bi urtez eta erdizka, baita ere. Baina burtsak eguneroko borrokatxoan jarraitzen du: AEBetako hauteskundeak beste konturik entzuten ez den arren, EBZk iradoki interes tasen jaitsiera ere pozarren hartu dute indizeek. Salerosketa apalarekin (2.076 milioiren akzioak baino ez) baina, %1,27 irabazi zue Ibex-35ek. %1na pasako igoerak izan zituzten Edurnezuri eta BBVAren eskutik. %8ko eta %5eko kurrinkak egin zituzten Bankinter eta Abengoa txerritxoek ere, baina blindaje sendoenak pitzatuak izan ohi dituenez, %3 pasa galdu zuen Grifolsek eta %1na pasa Enagas, REC eta Endesak. Aldakortasuna pittin bat murriztu dela dirudi, guztion lasaigarri. Besterik da horrek igoera apalak bermatzen dituen. Auto salmentak eta kontsumitzaileen konfiantza indizeak baxutik dabiltza eta AEBetako manufakturak ere, 1922tik izando jaitsiera bortitzena bizi dute.
Brasilen ere hasi dira bategiteak finantza sektorean: sistemako bigarren handiena den Itauk eta hirugarrena den Unibancok bategiteko akordioa sinatu dute. Alemanian, aldiz, 8 mila milioiren laguntza eskatu du Commerzbankek eta Austrian Kommunalkredit bankua nazionalizatu dute, Portugalen BPN nazionalizatu ostean. Nolanahi ere, banku arteko merkatuan lasaitasun handiagoa nabari da eta Euriborrak ere %4,85erainokoa egin du, beheranzko bidean finkatuz. EBZk jaitsieretarako azkarragoa izaten jarraitzen du, ordea.
BURTSA. Burtsa blindatua al dago?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu