BURTSA. Buruhaustez aste burua

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Buruhausteak eragin dizkio gure burtsari Obamaren bankuen gaineko planak, eta, nola ez, Greziaren egoerak berak. Gure indize nagusiak ia %4 galdu dute asteburura bidean, eta azken zortzi hilabeteotako asterik latzena pasatu dute. Buruhaustez beteta aste burura iritsi dira, Ibex-35 (-%0,62) eta enparauak. Berriro ere salerosketa altutik mugitu da, urduritasunaren adierazgarri: 3.383 milioiren akzioak salerosi dira ohiko merkatuan Ibex-35eko akzioetan eta, berriro ere, Santanderrek (-%0,37) mugitu du diruaren herena: 1.137 milioiren akzioak eskuz aldatu ziren atzo. Iberdrola(-%0,9) eta Repsol-YPF (-%2,08) izan ziren blue chip-en artean buru eta Bolsas y Mercadosek %4,15, galduta, gainontzekoen galeraburu egin zuen. Interes tasak baxuak diren eta mantendu litezken uneotan, bada errenta aldakorraren alde egiteko arrazoirik. Baina Espainiaren egoera ez da oso baikorra, eta horrek Euskal Herrian ere eragina du. Eurostoxx-50 (-%0,92) begitan hartu behar.



La Caixa izan da oraingoan Metrovacesaren (-%3,85) zati bat bereganatu duena. Etxe enpresaren %5,18 eskuratu du Kataluniako aurrezki kutxak, Sanahuja familiari emandako 458 milioiren mailegu baten berme gisa.



Bankinterrek (-%0,81) 254 milioiren irabaziak izan zituen iaz, aurreko urtean baino %1,9 gutxiago. Kontseilari ordezkariak aitortu zuen 2010ean mozkin hori bera errepikatzea «itzela» izango litzatekela, baina gastuak murriztuko dituztela badaezpada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.