BURTSA. Diru galdeketa

Joseba Barandiaran Andueza.
2005eko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Herri galdeketa baino, diru galdeketa moduko bat da burtsa. Atzo lez, partaidetza altua gauza ontzat jotzen dugu guztiok: Ibex-35eko akzioen 1.494 milioi euro mugitu ziren ohiko merkatuan;blokeka saldutakoak kontuan hartuta, ordea, 6.000 milioi euro gainditu zituen salerosketak; SIBEren historiako bigarren mailarik altuena. Baiezko bozetanTelecinco aipatu behar: %4,75 irabazi zuen. Lehman inbertsio bankuaren gomendioak hegan bidali zuen txerritxo berriaren akzioa. %2,67 galdu zuen Amadeusek; San Martin usaintzen duen txerritxoaren ezezkoa bota zuen: beregan interesa zuten inbertsio funtsek akzioko 7 euro baino ez baitzituzten eskaini (atzoko itxierako 7,3 euroen azpitik, beti ere). Galdeketak galdeketa, inbertsiogileen gehiengoak gidatzen du burtsa, nahiz eta, jakina denez, botua arras ponderatua izan. Wall Streeten hoztasuna eta bere eragina, lekuko.

-BBVA-ren (-%0,53) kudeaketaren parte bihurtu nahian dabilen Sacyrrek (+%0,81) gertu du zurrumurrua zabaldu zeneko kotizazioa. Atzo 12,48 eurotan bukatu zuen eguna, eta 12,81 eurotan zen akzioa foiletoia hasi aurretik. Pentsa liteke diru galdeketak Bilbokoaren kontseiluan esertzeko aukera txikia aitortzen diola Del Rivero jaunari. Txerri ehiztarien tiroak izan litezke, ordea, bestelako zaratak entzutea eragotzi digutenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.